Altsasuko mugimendu feministak deituta ehun bat pertsona elkartu ziren igandean Emakumearen Nazioarteko Eguneko kontzentrazioan. Mugimendutik Sakanako emakumeei indarra hartu eta ahalduntzeko deia egin zieten. Ibarreko emakumeendako benetako familia eta lan kontziliazioa eta soldata parekidetasuna aldarrikatu zuten. Bestalde, ostiralean, beste kontzentrazio bat egin zen Altsasuko mugimendu feministak deituta. Baionan bi emakume hil zituztela protestatzeko eta sexu indarkeria salatzeko izan zen protesta.