Kimaren web orria aurki desagertuko da

Guaixe 2015ko mar. 25a, 10:46

www.altsasukokima.com web gunetik bere intereseko edukiren bat deskargatu nahi duenak apirilaren 10era arte du horretarako.

Kima euskara taldeak lastailaren 16an jakinarazi zuen desegin zela. Orduz geroztik bere jardunaren lekuko isila izan da www.altsasukokima.com web gunea. Han 2004tik 20012ra arteko taldearen jarduna jasoa dago. Kimako kide ohiek jakinarazi dute hilabete eskas bat barru web orriaren hostatzea berritzeko garaia izanen dela. Taldeak jardunik ez duenez, halakorik ez egitea erabaki dute. Horregatik, web orrian dauden edukiak deskargatzen interesa duten pertsonek apirilaren 10era arteko epea dutela jakinarazi dute.