Festak irailaren 11n, ostiralean, hasiko dira. 16 urtetik gorako 6.393 altsasuarrek zuten boza emateko aukera (%23,26) eta 1.487k erabili dute. Haietatik 840k (%56,49) baiezkoa eman diote Ados zaude Altsasuko festek beti irailaren 14a eta asteburu bat (ostirala, larunbata eta igandea) hartzearekin? galderari. Ezezkoak 623 (%41,9) izan dira. Baliogabeak 14 (%0,94) eta txuriak 10 (%0,67) izan dira.
2009an egindako galdeketan 1776 boto izan ziren (%27); ezezkoak 1.436 eta baiezkoak 332.