Bandaz aparte, puntako euskal akordeoilariak eta txistulariak ariko dira, Irurtzun, Etxarri Aranatz eta Altsasuko abesbatzekin eta hiru herrietako musika eskoletako abesbatzekin batera.
Haize Berriak bandak Enrike Zelaiari eginen dion omenaldiaren zati bat da kontzertua. Horretaz aparte, Joseba Salegi zinema zuzendariak sortutako film laburra eta emanaldiko errepertorioa jasoko duen disko baten grabazioak osatzen dute osotasunean Zatoz, Agur! omenaldia.
Guztiak 30.000 euroko aurrekontua du eta lagundu nahi duenak bandaren mezenas bihurtu daiteke. Errenta aitorpenean ekarpenek %80ra arteko desgrabazioa izanen dute.