CCOOk Mutua Navarrako langileei babesa azaldu die

Guaixe 2015ko api. 30a, 15:54

Prekarietaterik ez pintaketa eta lan istripuagatik odoldutako langile bat irudikatzen zuen panpina utzi zuten astelehenean Mutua Navarrak Altsasun duen egoitzaren aurrean. CCOOk hango langileei babesa azaldu  eta halako gertaeren kontra azaldu da. “Pintaketak enpresako langileenganako errespetuaren eta tolerantziaren kontrakoa da”, adierazi dute sindikatuaren zerbitzuen federaziotik. Eta gaineratu dute: “gobernuaren eta enpresen politiken kontrako jarrera ezin da inolaz ere azaldu mutuetan lan egiten duten langileak erasoz”.

CCOOk adierazpen askatasuna “arduraz eta pertsona guztiekiko errespetuz” erabiltzeko deia egin du: “langileak ez dira entitateen babesa eta haien jardun profesional askeak errespetua merezi du”.

Erlazionatuak