Antzerki zikloak sariak banatzen segitzen du

Guaixe 2015ko mai. 18a, 12:40

Teatreves, Altsasuko Amateur Antzerki Zikloaren bosgarren edizioko bigarren antzezlana eskaini zuen larunbatean Puntido Teatrok: El gran teatro del mundo.  Emanaldi bakoitzaren ondoren ohi duenez, Tarima Beltza antzerki talde antolatzaileak ikusleen artean saria zozketatu zuen. Larunbatean Migel Garzia unanuarra izan zen saritua. Altsasuko Dendari Elkartearen establezimendutan 30 euro gastatzeko txartela eta Xurrutek, Alde Zaharreko tabernarien elkarteak emandako ardo botilak eskuratu zituen.

Zikloa Deikazteluko Atarapanta antzerki taldeak itxiko du larunbatean. 20:00etan, Iortia kultur gunean, Tres sombreros de copa antzezlana ikusteko aukera izanen da. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Eta, jakina, Tarima Beltzak zozketa berria eginen du.

Erlazionatuak