Elkarrizketak on-line

Angel Oiarbide On-line elkarrizketa

Guaixe 2015ko eka. 12a, 08:30
Angel Oiarbide On-line elkarrizketa

Gure Esku Dago ekimenaren bozeramailea Guaixeko erredakzioan izan da, on-line, zuen galderak erantzuten.

1. Zer da erabakitze eskubidea?
Lucio

Erabakitzeko eskubidea Partaidetza da. Pertsonaren Ahalduntzearen funtsa. Herritarren Partaidetza + erabakitzeko ahalmena, dira demokraziaren oinarri.
Erabakitzeko eskubidea guk gure hitza hartzeaz gain, erabakia ere hartzea.
Erabakitzeko eskubidea ez datorkigu kanpotik. Gure baitan dago. Eta jarrera baten bitartez azaleratzen zaigu. Gure eskubideen kontzientzia hartzen dugunean. Gure bizitzaren eta etorkizunaren protagonistak izatea dakar jarrera honek.
Jarrera hau barneratuta daukan herritar multzo haundiak, gizarte batek eta herri batek, bere etorkizuna bere eskutan dauka.
Katalandarrak ditugu ahalduntze horren eredu. Arrokeriarik gabe bn arrotasunez, barneratu dute, sinistu dute beraien etorkizunaren protagonistak beraiek izango direla. Beraiek erabakiko dutela. Horrenbestekoa da beraien sinismen eta determinazioa, estatu espainoleko gizartean ere kutsatzeko gai izan direla. Orain estatu espainiarrako gizarteak barneratuta dauka, Katalandarren etorkizuna beraiek (katalandarrek) erabakiko dutela.
Horixe da Gure Esku Dagoren helburua: Pausoak eman ahala, ikusi ahala, sentitu ahala euskal herritarrek jarrera hori barneratzea.

2. Lehenik eta behin, zorionak egindako eta egiten ari zareten lan apartarengatik!! Hunkigarria da benetan lortutako gizartearen inplikazioa. Zein da gaur duzun sentipen/nahia iganderako 3 egun falta diren honetan? Eta astelehenean, zer?
Maritxu

Ikusi dugu amankomuneko oinarrien gainean, sentsibilitate ezberdineko herritarrak elkarrekin aritu gintezkeela. Elkar ezagutu, zubiak eraiki, errezeloak gainditu eta konplizidadeak sortu.
ELKARREKIN aritzeak, ILUSIOA sortzen du. Eta ILUSIOA da edozein proiektu aurrera eramateko behar beharrezko gasolina.
Eta helburu haundiak jartzen baditugu nahi eta nahiezkoa dugu ELKARREKIN pausoak ematea. Hemen garbi dago: haundira jokatu behar badugu ELKARREKIN behar du izan.
Igandeko ikaragarria izango da. Iaz sentitu genuen sentimendu hori berriz ere sentituko dugu. Aspalditxotik grasa artean genuen fibra sentsible hori bizirik dagoela ikusiko dugu.
GED ez da aldarrikatzeko jaio. Aldarrikatzetik gauzatzerako transizioa egingo duen herri dinamika da. Orain ehuntze fasean gaude. Baina Igandean Erabakitzeko eskubidea den topagunea eraikiko dugu: hautetsontzian irudikatuta. Baina topaleku hori eraikitzeko beharrezkoa da herri honetako borondateak bildu, josi eta elkarrekin pausoak ematea.
Hautetsotzi hauek ez ditugu dekoraziorako eraikiko. Erabiltzeko izango dira.

3. Ingurumenean, ze onura ekarriko liguke erabaki ahal izateak eta ze kalte ezin badugu erabakitze eskubidea lortzen?
Basoa

Erabakitzeko eskubidea izateak eta gure buruengan sinisteak, arlo ezberdinetan onurak ditu. Guri dagokigunaz, guk baino hobe beste inork ezingo bait du erabaki.

4. Zer esango zenioke igandeko ekimenean parte hartzeko zalantzan dagoen pertsona horri?
Mikel

Mereziko duela.
Dudarik ez daukat zalantza horiek gainditzen baditu eta igandean bere herrialdeko hiriburuan herritarrek herritarrentzat antolatutako ospakizunetara joan ezkero, berak espero ez duen sentimentu eder bat bizitzeko aukera izango duela.
Animo!

5. Munduan zehar ere ibilitakoa zara Angel, nola ikusten da GURE ESKU DAGO Euskalherritik kanpo? Ba al du isladarik? Proiektua ulertzen al da?
Ibiltaria

Munduko kamara, foko eta atentzioa jaso dute Eskoziarrak. Ala nola Katalanak. Euskal Herritarrak, ELKARREKIN abiatutako prozesu honek oraindik munduan ez du horrelako oiartzunik. Oraindik etxeko lan haundiak ditugu egiteko. Bn dudarik ez dugu egiten etxeko lan horiek egin ondoren, europa zaharrera begira jarriko direla munduko foko eta kamara guzi horiek. Eta oraingo honetan europa zaharreko hirugarren herri honetara: EH.
ELKARREKIN euskal herritarrak. Eta euskal diaspora. Hemengo eta munduan barreiatutako euskal herritar eta euskal jatorrikoak elkarrekin pausoak ematen hasi ezkero, buruak ez digu ematen zer egitera iristeko gaitasuna izan dezakegun.

6. GURE ESKU DAGO baina, nor gara GU?
Maite

GU gu izan nahi dugun guziak gara.
HERRI BAT GARA
HERRITARRON GARAIA DA
ERABAKITZEKO ESKUBIDEA DUGU

7. Nolakoa da egun baten errutina, errutinarik badago, Angel-en bizitzan?
Koxkor

Ba ezautzen ez zaitudan arren, zurearen antzekoa dela esatera ausartuko nintzateke.
Ezkonduta eta bi alaban aita naiz.

8. 2014ko giza katea arrakastatsua izan zan, mundiala. Iganderako jende kopuru berebera mobilizatzea espero duzue?
Mai

Bai. ELKARREKIN egin dezakegu.

9. Igandekoaren ondoren Zer? Zein izango da hurrengo erronka?
Lore

Hurrengo erronka, eta hurrengoak...desagertu arteko egunerarte hausnartzen ari gara GEDgoko herri ezberdinetako kideak.
GED ahalik eta azkarren hiltzeko jaioa da. Horrek esan nahi du, mugitu egin beharko garela, herri honetan edozein proiektu politiko aurrera eramateko moduko oinarri demokratikoa osatzeko jaio bait ginen.

10. Iganderako sarreren salmenten lehen datuak izango dituzue jadanik. Nola doa Gauza? Iruñea, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Baiona... beteko dira?
Mikel

Azken aste honetan topera dijoa. Atzo adibidez, San Mameseko sarreren erdiak salduak ziren.
Eta atzo gauean, GED orrialdea kolapsatu zen, JOSTUNA dokumentala ETB2an eman ondoren.
Sarrerak amaitu egingo dira, beraz joateko asmoa duenak lehen bait lehen hartzeko gomendioa

11. Orain arteko joste egunen balorazioa nolakoa da? Euskal Herria jostunen herri bilakatu da? Giza katearen ondotik jendeak aktibatuta jarraitu du?
esti

Giza katearen ondoren 130 herritan osatu ziren GED taldeak.
Gaur 237 herritan. Herrialde guzietan.
Eta Argentinan ere sortu da GED taldea.
Dinamika indartzen ari da.
KOLPE KOLPE KOLPEKA
JOSI TA JOSI, JOSI TA JOSI.
Kolpeka aritzeari utzi diogu eta josteari ekin

12. Ba al da norbait zurekin egon dena eta ez dena zure ilusio, gogo eta energiaz kutxatu? Animo pila zuri pertsonalki, jostun lanetan dabiltzan guztiak eta haria osatuko dugunoi.
Antton Bikale

Aupa Antton!!!!
Sinistea bezelakorik ez dago!
Pausoak eman ahala, ikusi ahala, sentitu ahala...Denak gara beharrezko bide honetan. DENAK!
Ez dago 123Kmko giza katea egiterik 150.000 pertsonarik gabe.
Ez dago herri honen etorkizuna erabakitzerik, GU guztiok gabe.
Animo!

Agurra

Besarkada bat denei!
Igandean mugarri bat jartzera goaz!
Animo!