Akordeoi campusa Iruñera eraman dute

Guaixe 2015ko uzt. 22a, 17:28

Irakasle errusiarra ikasle batekin.

Hauspo Alai elkarteak aste honetarako eta hurrengorako antolatutako akordeoi campusa Iruñean egiten ari dira. Altsasuko Otadiko Kristo Deuna aterpean egin behar zena Iruñeko Fuerte Prinzipen ari dira egiten. Antolatzaileek esan digutenez, azken orduan Nafarroako Gobernutik adierazi zieten Altsasuko aterpean langile falta zegoela eta Iruñeko aukera eskaini zieten. Ikasleak Altsasu ezagutu gabe gelditu dira eta sakandarrek bi kontzertu galdu ditugu.

Erlazionatuak