Gaur Ospa Eguna

Guaixe 2015ko abu. 29a, 09:02

Ospa mugimenduak laugarren aldiz antolatu du Ospa eguna (2011koak Erregearen diskurtsoa zuen izena). Aurreko edizioetan bezala, aurten ere “okupazio indarrak hemen ez ditugula nahi” adierazteko baliatuko dute egunean zehar antolatutako egitaraua. Aurtengo Ospa egunak honako leloa du: ez dira geldituko, gelditzen ez baditugu! Errepresioaren aurka, garaipenera arte!

Egitaraua
12:30ean Bateratzea, dantzariez lagunduta, Foru plazan.
13:00etan Triki-poteoa herrian barna.
14:30ean Bazkaria, Zumalakarregi plazan.
17:00etan Kalejira herrian barna. Elektro-txaranga eta mozkorgoneta.
21:00etan Bokatada, txoznan.
22:00etan kontzertuak: Garabatos, Marianitoz Blai eta Pausoka (erromeria), Foru plazan.

 

Erlazionatuak

Ospa astea

Guaixe 2015 abu 24 Altsasu