Ostiralean despeditzen da hondakinen kudeaketari buruzko uda-ikastaroan izena emateko epea

Guaixe 2015ko ira. 1a, 19:37

Hondakinen kudeaketak sor ditzakeen lan aukerak aztertuko dira.

Irailaren 8 eta 9an Altsasun , ekonomia zirkularrak hondakinen eta bereziki materia organikoaren kudeaketan sor ditzakeen aukera sozio-ekonomikoak aztertzeko udako ikastaroa antolatu da. Ikastaroaren zuzendari eta Nafarroako Unibertsitate Publiko irakasle de Natxo Irigoien Doktorearen esanetan  "ekonomia zirkularra bultzatzeak eta Europar Batasunak definitutako lehengaiak  berreskuratzeko asmo handiko helburuek aukeraz betetako eszenatokia ekarri  dute ekimen sozio-ekonomiko eraginkor, justu eta solidarioetarako. "

Aukera horiek errealitate bihurtzeko berriz, bide horretan izandako esperientzietatik ikastea izan ohi da lehen pausua. Horregatik, bi egunetan zehar Italia, Katalunia,  Galizia eta Nafarroako hainbat tokitan aurrera  eraman diren hainbat ekimen bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da;  baita horien garapena, arrakastarako gakoak eta bertako ingurumen, gizarte eta ekonomian izandako eragina ere.

Jardunaldi horietan mahai gaineratuko diren esperientzia eta hausnarketak iraunkortasuna eta lanpostu sorrera helburu izanik ,  egun eztabaidatzen ari den Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integral berrian kontuan hartzekoak izango dira.

Valorg
Europar Batasunak finantziatutako ValorG proiektuaren baitan kokatzen den ekimen honen bidez, hondakinen kudeaketaren inguruko hausnarketa bultzatzeaz gain, horri loturiko lan aukerak eta gauzatzeko prestakuntza beharrak identifikatuko dira.

Udako ikastaroa Nafarroako Unibertsitate Publikoak zuzenduta, Sakanako Mankomunitateak, Kerabi eta Vermican enpresak, Ramon Plana maisu konpostatzaileak eta Sakanako Garapen Agentziak antolatu dute, eta unibertsitate mailako ikasketetarako ECT bategatik konbalidatu daiteke.

Hizlariak
Hizlarien artean Ignasi Puig (ENT-Environment and management), Jose Mari Garcia (Emausko trapuketariak), Ramon Plana (Compostela inserta), Belen Puyuelo (Centre Teconologic BETA-Uvic), Alfonso del Val, Francesc Giro (Agencia Catalana de Residuos), Michele Giavini (CIC-Italian composting association)  eta Fraga Civeira (Ex alcalde de Piñor, Galicia) izango dira. Hizlarien mailak, gaiaren gaurkotasunak eta sakanak gaian duen eskarmentuak, kanpoko administrazio eta eragileen interesa piztu du.

Izena ematea
cursosdeverano@unavarra.es helbidera idatzi, izen-abizenak, NAN, ikastaroaren izena, bazkarietara joan nahi den edo ez adieraziz. 30 euroko balioa du. Mankomunitateak uztailean abian jarritako Hondakinen kudeaketarako Enplegu Eskola Tailerreko ikasleak nahiz eskualdeko langabetuek doako izen-ematea izanen dute. Informazio gehiago www.sakanagaratzen.com edo www.unavarra.es web orrietan.



Egitaraua*
Irailak 8, asteartea. Hondakinetan aukerak
9:00etan Jardunaldien aurkezpena. Valorg proiektuaren aurkezpena.
9:30ean Sarrera: ekonomia zirkularra, aukeren sortzea. Hizlaria: Ignasi Puig, EnT Environment and Management.
11:30ean Esperientzien aurkezpena:
    Emausko Traperoak (Jose Mari Garcia)
    Compostela Inserta konpostatze planta-eskola (Ramon Plana, hondakin
organikoen tratamenduan kontsultorea).
La Fageda, inguruko ingurumen, ekonomia eta sozialen faktoreetan oinarritutako granja baten kudeaketa (Belen Puyuelo, Beta zentro teknologikoa, Uvic)
Sakanako tokiko esperientziak (ekolo, paletak, hiri-baratzak).
14:00etatik 16:00etara Bazkaria, paella.
16:00etatik 19:00etara Inguruko ereduetara bisita:
    Emausko Traperoak (Iruña).
    Varazdin fundazioa, Zentzumenen Parkea eta abikonpoa.
17:30ean Konposteroak antzezlana. Zirika Zirkus. Iortia kultur gunean.

Irailak 9, asteazkena. Hondakinen kudeaketa esperientziak ezagutuz
9:00etan Sarrera: ekonomia zirkularrera hurbiltzen aitzindaria: Lorearen esperientzia, 80ko hamarkada. Hizlaria: Alfonso del Val, ingurumen kontsultorea.
9:30ean Hiri hondakinen kudeaketa beste tokietan: …-tik zer ikasi dezakegu?
    Katalunia. Francesc Giro, Kataluniako Hondakinen Agentzia.
11:30ean Segida:
    Italia. Michele Giavini, CIC, Italiako konpostatzaileen elkartea.
    Galizia. Piñorko Udala. Fraga Civeira, alkatea.
14:00etatik 16:00etara Bazkaria, Paris 365.
16:00etatik 19:00etara Mahai-ingurua: Eta Nafarroan zer egin dezakegu?

*Bi egunetan birziklapenari eta berrerabilerari buruzko erakusketa izanen da Iortia kultur gunean, asteartean kanpoko aldean eta asteazkenean barruan.