Lastailetik irailera aldatu ziren festak 1930ean, feriei lotuta egon gabe (14tik 17ra ospatu ziren). Ondoren festen hasiera irailaren 13an finkatu zuten. Eta aurten azken ohitura horren aldaketa heldu da. Izan ere, martxoaren 29an egindako herri galdeketan altsasuarrek festak 14a eta asteburu bat hartzea erabaki zuten. Hala, gaur hasi eta asteartea bitartean festa nagusi izanen da Altsasun.
Ospakizunei hasiera emateaz Koxka areto futbol taldeko kideak arduratuko dira, ez baitira alferrik Europako kluben arteko UEFS Cup txapelketako txapeldunordeak. Ohiturari jarraituz, berez, Javier Ollo Martinez alkateari zegokion txupinazoa botatzea, baina ohorea delegatzea erabaki zuen: “beti pentsatu dut ohore hau urtean protagonismo bereziren bat izan duen kolektibo edo pertsona batek izan behar duela”. Jonathan Medinak piztuko du etxajua.
Irailak 11, ostirala
10:30ean 2014ko kintari harrera eta zapien janztea udaletxe parean.
10:30ean Hamaiketakoa gaztetxean. Peñen batzordea.
12:00etan Festen eztanda handia. Suziri jaurtiketa, ezkil-jotzea, Altsasuko gaita-jotzaileak, fanfarrea, dantzariak eta Peñen desfilea udaletxe parean. Ondoren Peñen txarangarekin kalejira.
16:30ean Peñen kafea eta kalejira,Foru Plazan
18:00etatik 19:30era Jokoak gaztetxean. AGA eta Peñen Batzordea.
19:00etatik 21:30era DantzaldiaGaubela taldearekin, Foru Plazan.
19:30ean Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru Plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera Zumalakarregi Plazatik abiatuta. 21:30ean iristea Foru Plazara
21:30ean Larrain Dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin eta Altsasuko Zortzikoa Burundar Txistulariekin, Foru Plazan.
22:00 Zezensuzkoa, Foru Plazan.
22:30ean XLVI. Otadiko Kristo Deuna pilota txapelketaren finala Burunda frontoian. Altsasuko Kirol Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatua.
22:30etik 00:30era Gazte Gauak, Lavaderon, Dj Aitor Lizarragarekin.
23:30etik 03:00etara Kontzertuak: Garabatos eta Txino Kudeiro taldeekin, Foru Plazan. Ondoren, Ttek Elektrotxaranga.
00:00etan Dj Gauak, Zubeztia Plazan. Herri Mugimendua.
Irailak 12, larunbata
9:00etan Dianak Haize Berriak bandarekin.
11:30ean Hamaiketakoa Zubeztia elkarteak eskainita, Foru plazan.
12:00etan Zirika Zirkusen Tren geltokia antzezlana, Foru plazan.
13:30ean Txo taldearen kontzertua, Foru plazan.
15:00etan Herri bazkaria, kultur gune parean. Haize Berriak eta Kirol Elkartea. Ondoren Haize Berriak bandaren kontzertua.
16:30ean Peñen kafea eta kalejira, Foru plazan.
17:00etan Eskolarteko txirrindularitza proba, ginkana eta sari banaketa, Zumalakarregi plazan eta inguruan. Burunda TT.
19:30etik 21:30era Dantzaldia Txo taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean Foru plazara iristea.
20:30ean Salsakana taldearen emanaldia eta dantzaldia Kubako musikarekin, kultur gune parean.
21:30ean Larrain dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin eta Altsasuko Zortzikoa Burundar Txistulariekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
22:00etan Kontzertua: Desvarios Varios, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.
22:30etik 00:30era Gazte Gauak Dj Aitor Lizarragarekin, Lavaderon.
22:30etik 00:30era Dantzaldia Txo taldearekin, Foru plazan.
00:00etatik 02:00etara Peñen igoera, Foru plazatik Zumalakarregi plazara.
01:00etatik 03:00etara Rockalean elektro-txaranga, Foru plazan.
Irailak 13, domeka
9:00etan Dianak Altsasuko gaita-jotzaileekin.
11:30ean Hamaiketakoa La Encina elkarteak eskainia, Foru plazan.
12:00etan Kaldereteak prestatzea, Foru plazan. Herri mugimendua.
12:00etan Zirkua, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.
12:30ean Erraldoien konpartsa, Altsasuko gaita-jotzaileek lagunduta, Iortiatik.
13:00etan Trasteando taldearen kontzertua, Foru plazan.
14:00etan Kalderete lehiaketa, Foru plazan. Herri mugimendua.
16:00etan Tokan 2 La Polla bikotearen kontzertua.
16:30ean Peñen kafea eta kalejira.
17:00etan Pilota jaialdi profesionala, Burunda pilotalekuan.
18:30ean Trokolo konpainiaren Chef chof antzezlana, Iortian.
19:30etik 21:30era Txutxin Ibañez eta bere mariatxiak, Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak.
20:00etan Peñen jaitsiera, Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean Foru plazara iristea.
21:30ean Larrain dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin eta Altsasuko zortzikoa Burundar Txistulariekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30etik 00:30era Gazte Gauak Dj Aitor Lizarragarekin, Lavaderon.
22:30ean Kontzertuak: Los del Rayo eta Gozategi, Foru plazan. Xurrut, Herri mugimendua eta Udala.
02:00etan Zunba, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.
Irailak 14, astelehena
9:00etan Dianak Altsasuko gaita-jotzaileekin.
10:30ean Udalbatzaren irteera, Altsasuko txistulariek lagunduta.
11:30ean Hamaiketakoa Amandrea elkarteak eskainia, Foru plazan.
11:30etik 14:30era Familian disfrutatzeko atrakzioak eta txu-txu trena, Zumalakarregi plazan.
12:00etan Azken ezkil-jotzea eta zortzikoa Altsasuko txistulariekin.
12:30ean Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna, Iortiako zabalgunean.
13:00etan Big Bang Berri taldearen kontzertua, Foru plazan.
13:00etan Sardina jatea, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.
14:30ean Makarroi jatea bertsolariek girotuta, Foru plazan. Peñak.
16:30ean Peñen kafea eta kalejira, Foru plazan.
16:30etik 19:00etara Familian disfrutatzeko atrakzioak eta txu-txu trena, Zumalakarregi plazan.
17:00etatik 19:00etara Tirolina, kultur gune parean. Iñigo Aritza ikastola.
19:00etatik 21:30era Dantzaldia Edelweiss taldearekin, Foru plazan.
19:30ean Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean Foru plazara iristea.
21:30ean Larrain dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin eta Altsasuko zortzikoa Burundar Txistulariekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:30etik 00:30era Dantzaldia Edelweiss taldearekin, Foru plazan.
22:30etik 00:30era Gazte Gauak Dj Aitor Lizarragarekin, Lavaderon.
22:30etik 01:30era Kantaitan afari-kontzertua, Zubeztia plazan. Afalondoan, Nafarroa Kanta taldearekin kantaitan.
00:30etik 04:00etara Dj, foru plazan.
Irailak 15, asteartea
9:00etan Dianak Altsasuko gaita-jotzaileekin.
11:30ean Hamaiketakoa Beti Jaten elkarteak eskainia, Foru plazan.
10:00etatik 13:00etara LXXXVI. Altsasu Txirrindula Lasterketa, Altsasuko Kirol Elkartearen egoitzatik. Berak Udalaren laguntza antolatuta.
10:00etan Plater-tiroketa, Ulaiarko zabortegian. Erkuden ehiza eta arrantza elkartea.
12:00etan Herriko nagusiei omenaldia. Abardia jarriko zaie etxean, Txorongo Txarangak girotuta.
11:00etatik 14:00etara Jokoen trena, kultur gune parean.
12:00etan Munduko jolasak, Foru plazan. Herri mugimendua, Gizarte Zerbitzua eta Immigrazio Zerbitzua.
13:00etan Bilboko txistularien kontzertua, Foru plazan.
14:00etan Munduko Arrozak dastatzea. Bazkalondoa izanen duen bazkari irekia. Herri mugimendua, Gizarte Zerbitzua eta Immigrazio Zerbitzua.
14:00etan Nagusien omenezko bazkaria, Burunda pilotalekuan. Ondoren, 20:00etaraino, Dantzaldia Beti Jai bikotearekin.
16:30ean Peñen kafea eta triki-poteoa.
17:00etan Play back txapelketa eta txokolate-jatea, Zumalakarregi plazan. Txokolatea, Zubiondo elkartea.
18:30ean Japoniar bonben jaurtiketa eta buruhandiak, Zumalakarregi plazan.
20:00etatik 21:30era Motxila 21 taldearen kontzertua, Foru plazan.
20:00etan Peñen jaitsiera Zumalakarregi plazatik abiatuta. 21:30ean Foru plazara iristea.
21:30ean Larrain dantza Etxarriko gaita-jotzaileekin eta Altsasuko zortzikoa Burundar Txistulariekin, Foru plazan.
22:00etan Zezensuzkoa.
22:00etan Ogitarteko-jatea eta bakarrizketak, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.
23:30ean Festen agurra eta azken petardo-sorta, udaletxean. Ondoren Peñen kalejira.
00:00etan Goatekea eta txupito-edatea, Zubeztia plazan. Herri mugimendua.