Sustraien dantzan

Guaixe 2015ko ira. 25a, 11:46
Sustraiak dantza ikuskizuneko une bat.

Bihar, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean Dantzarima dantza taldearen lehen muntaiaren emanaldia.

Sustraiak ikuskizunarekin aurkeztu zuen jendaurrean bere burua Dantzarima dantza taldeak. Garagarrilaren 6an izan zen, Iortia kultur gunean. Orduan emanaldi arrakastatsua eskaini zuten eta jendea ezin sartu gelditu zen. Horregatik, bihar, atzera ere, taldeko 13 dantzariek eszenatoki berean ikuskizunaren emanaldi berria eskainiko dute.

Euskal dantza, erritmikoko zinta batzuk, baleteko hainbat gauza, flamenkoko besoak, garaikidea… Dantza mota ugariren nahasketarekin osatu du taldeak ikuskizuna. Argiztapena lagun, Lertxundiren, Junkeraren, zuzeneko perkusioaren eta pieza instrumentalen doinura ariko dira dantzariak eszenatokian. Ura, sua, lurra eta haizea eta mitologiako pertsonaiek sustraietara hurbiltzeko deia eginen dute.  

Taldekideak
Beatriz Morales Perez, Leire Bujanda Moro, Loreto Agirre Jara, Maider Lazkoz Merchan, Amaia Karasatorre Claver, Asier Urizar Ramos, Jenny Domingo Oraa, Yolanda Otxoa-Aizpurua, Naiara Pérez Iñurritegi, Miriam Gonzalvez Palop, Nerea Arguelles Iriarte, Igone Augusto Fernandez, Paula Urabaien Otxoa-Aizpurua eta Irantzu Gonzalez Azpiroz.

Erlazionatuak