Aurtengo Txistor Eguna aurkeztu dute

Guaixe 2015ko urr. 6a, 20:32

Arbizuko Udaleko Monika Etxeberria eta Miren Mendinueta zinegotziek aurkeztu dute aurtengo Txistor Eguna.

Egitaraua

10:00etan Txistor egunaren hasiera eta azokaren irekiera.

10:00etan Arbizuko fanfarrea herrian barna.

11:00etan Nafarroako Xapiru eskolako trikitilarien bilkura.

11:00etan Aatea plazan.

11:30ean Pintxo lehiaketaren hasiera.

13:30ean Pintxo lehiaketaren sari banaketa.

15:00etan Akabera eta azokaren itxiera.

Goizean zehar txistorrak, tripotak, txantxiorrak betiko eran nola egiten ziren ikusteko aukera izanen da.