Askapena erakunde internazionalistako bost kide Espainiako Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkian eseri dira gaur. “ETAren agindupeko egitura” izatea leporatuta seina urteko espetxe zigorra eskatzen dute Aritz Ganboa de Migel arbazuarrarendako eta beste lau kide internazionalistendako. Horrekin batera, Askapena bera legez kanporatzea eskatzen du fiskaltzak. Gaur hasi den epaiketa salatzeko kontzentrazioa eginen da Altsasuko udaletxe aurrean, 19:30ean.