Askapenaren kontrako epaiketa Madrilen salatuko da

Guaixe 2015ko urr. 19a, 20:18

Udaletxe aurrean kontzentratutakoak eta herrien askatasuna aldarrikatzen duen kartela.

Hilaren 31n, 18:00etan, Atotxa eta Sol arteko manifestazioa deituta dago.

Madrilgo Euskal Herriaren Lagunak taldeak deituta eginen da Askapenaren kontrako epaiketa salatzeko manifestazioa. Sakanako Askapenak hara joateko autobusak antolatu ditu. Ohiko tokietan eman daiteke izena (16 euro, 10 langabe eta ikasleak). Sakanatik 11:00 aldera abiatuko dira Madrilerantz.

Asmo berarekin, Askapenaren kontrako epaiketa salatu eta bost auzipetuei elkartasuna adierazi nahian, 25 bat pertsonek kontzentrazioa egin dute Altsasuko udaletxe aurrean gaur. Askapena aurrera leloa zuten kartelak eskutan zituztela ordu erdi egon ziren. Epaiketari dagokionez, gaurko lehen saioan Gabi Basañezek, Unai Vazquezek eta Walter Wendelinek deklaratu zuten. Ukatu egin zuten ETAren aginduetara jardun zutela, eta borroka internazionalista goratu dute. Bihar jarraituko du epaiketak, Aritz Ganboa arbazuarraren eta Davis Sotoren deklarazioekin.

Erlazionatuak