Azaroaren 25ean kontzentrazioak goiz eta arratsaldez

Guaixe 2015ko aza. 18a, 20:29

Emakumearenganako indarkeriaren kontrako egunean, heldu den asteazkenean, 10:45ean Iortia kultur gunearen ondoan eta, 19:00etan, udaletxe parean kontzentrazioak eginen dira.

Udalak, bezperan, indarkeria eragozteko lanean ari diren erakunden bilera eginen du, haien arteko koordinazioan sakondu ahal izateko. Eta bestetik, indarkeria matxista bizi eta gainditu nahi duten emakumeen talde bat sortzea bulkatuko du. Haren egitekoa gaur egun indarkeria egoera bizi duten emakumeei laguntza ematea izanen da.