Euren espazioetan (koadrila, festa, ikastetxe edo batzuetan familia) inguruko neskek jasaten dituzten sexu erasoak tratatu dituzte. “Inork ez du nesken kontrako sexu-erasoak dudan jarri. Eta honek, arraroa izan arren, alde positiboa du. Zerbait ezabatzeko dagoela ikusi behar baita. Hori da indarkeriarekin hausteko lehen pausoa”. Pauso hori ikasleek eman dutela aitortu du. Eta hartutako konpromisoak beste urrats bat direla gaineratu du.
Konpromiso horiek alde batetik neskek eta bestetik mutilek irakurri zituzten, “emakumeenganako indarkeriaren kontra paper ezberdinak jokatzen baitugu eta, horrexegatik, jarrera ezberdinak hartu behar ditugu”. Publiko egindako konpromisoak aurrera eramanen dituztela espero dutela gaineratu zuen Goikoetxeak.
Nesken konpromisoak
Elkar lagunduko dugu.
Bakoitzaren sexu bizitza du eta ez dugu ez psikologikoki ez fisikoki irainduko.
Sexu eraso bat ikusten edo sufritzen badugu erreakzionatuko dugu.
Sexu eraso bat ikusten edo sumatzen dugunean arreta deitzea eta oso larria bada isuna edo idatzi bat egitea.
Sexu erasoa jaso edo jasotzen ari den pertsona laguntza eskaintzea.
Geure artea ez iraintzea eta errespetua izatea.
Eraso baten aurrean elkar lagundu.
Defendatzen hastea.
Eskotea beldurrik gabe jantzi.
Makilajea aurpegia estaltzeko ez erabiltzea.
Gustatzen ez zaigunean EZ esateko konpromisoa hartzen dugu.
Mutilekin hain “bigunak” ez izan eta “rolloa” hainbeste ez segi eta defendatzea.
Neskei buruz mutilek egiten duten komentario sexustei erantzuna ematea.
Tabernatik ateratzerakoan edo komunera joaterakoan inor bakarrik ez uztea.
Festa giroan mutila neska erasotzen ari dela ikustean, inguruan laguntza eskatu eta neskari gustura dagoen galdetu.
Elkar errespetatzea eta ez iraintzea.
Depilatu nahi ez duen emakumearen eskubidea aitortu eta ez iraindu.
Gure burua defendatzea.
Sexu erasoen aurrean ekiteko konpromisoa.
Genero indarkeria fisiko eta fiskologikoaren kontra ekin.
Ideia sexisten inposizioaren kontra lan egin.
Elkarri hitz zatarrak erabiliz hitz egitea.
Geure burua defendatu, arazoei aurre egin.
Geu errespeta gaitzaten helburua jarri.
Mutilen konpromisoak
Ez dugu txiste sexistarik eginen.
Emakume mozkortuez ez gara aprobetatuko.
Ez diegu begirada lizunik eginen.
Ez dugu sexu erasorik eginen eta ikusitakoak salatuko ditugu.
Etxeko gauzetan berdintasunez jokatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Ikasgelan sexu erasorik ikusiz gero pertsona horrekin hitz egiteko konpromisoa hartzen dugu.
Neska bat iraintzen ikusiz gero hura laguntzeko zerbait egitea.
Lagunartean komentario sexista bat entzutean lagunari esan duen horretan pentsatzeko eskatzea.
Etxera joateko beldurra duten neskei lagundu.
Eraso sexistak ikusten baditugu, aurretik galdetuta saihestu.
Emakumezkoak gizonezkoak bezala tratatu.
Altuan piroporik ez egitea.
Bortxaketa kasuan bortxatzailea eta bortxatu bereiztu eta azken horri laguntza eskaini.
Sexu bereizketarik ez egotea.
Estereotipoak desegitea.
Neska iraintzen duten kasuan neska lagundu.
Piropo sexistak lekuz kanpo daude.
Emakumeak berdinak bezala tratatzea.
Ikasgelara etortzen den neska besteak bezala tratatu eta integratzen lagunduko dugu.
Sexu eraso baten aurrean aurka atera.
Sexu erasoa pairatzen duen eta bere burua defendatu ezin duen emakumea lagundu.
Emakumeenganako erasoei modu lasaian aurre eginen diogu.
Sexu jazarpen egoera ikusiz gero biktima lagundu.
Emakumea objektu gisa ez erabiltzea.