Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunean egindako kontzentrazioan 50 bat pertsona elkartu dira udaletxe aurreko aldean. Indarkeria sexistaren aurrean hartu zure ardura. Aski da! leloa zuen pankartaren atzean elkartu dira. Mugimendu feministako kideek bukaeran adierazi dute "arazoaren errora jo" behar dela, "norberaren jardunetik gure praktika politiko kolektiboetara pasatuz. Ardura lekualdatu, banatu eta indarkeria sexistaren aurkako borrokan apustu garbiak egiteko garaia dugu, bakoitza bere eremutik, norabide berdinean".