Euskararen Eguneko eguerdiko ekitaldiak despeditzeko Iortia kultur guneko zabalgunean irakurketa publikoa egin da. Hainbat ikastetxeetako irakaslek, ikaslek, bertso eskoletako kideak, arte eskoletako irakasleak, zinegotziek eta bestek euskal idazleen obren pasarteak irakurri dituzte. Guztien gaia euskara izan da. Irakurraldiaren ondoren talde argazkiarekin despeditu da ekitaldia.