Herriko memoriaren arloa lantzeko sortu zen Altsasu Memoria eragilea duela bi urte. Jasotako materialarekin erakusketa zabaldu du, 1950 eta 1992 urteak hartzen dituena. Iortia kultur gunean ikusgai izanen da, abenduaren 20ra arte; astegunetan 18:30etik 21:00etara eta domeketan 19:00etatik 21:00etara. Aser Imazek eman dizkigu azalpenak.