Laguntza Txakurren Legearen ezagutza zabaltzen

Guaixe 2015ko abe. 13a, 09:14

Horretan segitzen du Bocalan Biak Bat fundazioak: legeak laguntza txakurrei aitortzen dizkien eskubide eta betebeharrak ezagutarazten. Fundazioak berak sustatutako legea ilbeltzean onartu zen. Bocalan Biak Bat-eko Josu Mendez eta Josune Azpirozek legearen ezagutza Altsasutik, Sakanatik, Nafarroa guztira zabaldu nahi du. Ezagutu nazazu, laguntza txakurra naiz leloa du kanpainak.

Horregatik, Altsasuko Udaleko langileei azalpenak eman zizkieten azaroaren 17an. Eta abenduaren 1ean Altsasuko dendari eta ostalarien txanda izan zen. Hamarren bat izan ziren prestakuntza saioan izan zirenak. Laguntza txakurra duten pertsonak hartzeko konpromisoa hartu zuten. Horren adierazle den ikur bat jasoko dute euren establezimenduetan jartzeko.