Iragarki taulen kokapenaren proposamena jendaurrera

Guaixe 2015ko abe. 21a, 09:12

Bihar, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Altsasuko Udalak herriko garbitasun bertikala sustatzeko akordioa hartu zuen garilaren 29an. Adostutakoaren arabera herrian barna zortzi informazio taula jarriko dira. Haien kokapena Parte-hartze Batzordearen esku gelditu zen. Hura hilaren batean batzartu zen eta kokapen proposamen bat egin zuen. Proposamen hori altsasuar guztiei bihar aurkeztuko zaie, bilera irekian. Hara doazenek euren proposamena egin eta iritziak trukatzeko aukera izanen dute.