59 gaztek osatzen dute aurtengo kintada Altsasun, 34 neskek eta 25 mutilek. Haien guztien buru Imanol Lobo Yeregi eta Melany Morales errege-erreginak eta Alberto Barrikarte Calvo eta Paula Diaz Diego errege-orde eta erregina-ordeak dira. Altsasuko udaletik abiatu dute santa-eskea, Maider eta Alex boteroak lagunduta, opilak bilduz. Astoa ere izan dute lagun. Astoaren anekan gaur eskean bildutako dirua bilduko dute.
Goiz guztian eskean eta opilak biltzen arituko dira kintoak, gero opilak saltzeko. Lortutakoarekin asteazkenera arte iraungo duten festak –asteartea geldialdia egingo dute, herri inauteriak direlako– ordainduko dituzte.