Hizketan

Sakana feminista eta askea aldarrikatu dituzte

Guaixe 2016ko martxoaren 8a

Emakumeen Egunerako deialdi bateratua egin du Sakanako mugimendu feministak. Altsasun 600k gora pertsona elkartu dira, kaleak eta plazak “salaketa, aldarrikapen, abesti eta dantzekin betez”. Izan ere, manifestazioaren ibilbidean zehar performancea, euskal dantzak, bertsoak eta su inguruko dantzak izan dira. Bestalde, ibilbidean zehar hainbat lelo oihukatu dituzte. Hemen akaberako irakurketa entzun daiteke.