Errefuxiatuen krisiaz jakiteko

Guaixe 2016ko mar. 18a, 12:28

Gaur, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean Asociacion Humanitaria Navarra en Acción-en hitzaldia

Calaisko (Frantzia) errefuxiatu kanpalekuan milaka pertsona oso baldintza txarretan Bretainia Handira pasatzeko aukera baten zain. Greziako Lesbos uhartean Turkiatik etorritako migratzaileei ezin behar bezala artatu. Europako mugetan migratzaileen pasa oztopatzeko hesiak jartzea. Greziara iritsitako pertsonak bueltan bidaltzeko erabakia. Horietaz guztietaz eta gehiagoz ariko dira gaurkoan Asociacion Humanitaria Navarra en Acción (AHNA) elkarteko kideak. Haietako bat, Juan Manuel Higuero altsasuarra, Calaisko errefuxiatu kanpalekuan migratzaileak laguntzen hilabete eman du. Berarekin batera hitza hartuko dutenak ere han izanak dira.