47 neska-mutiko Burunda klubean

Guaixe 2016ko mar. 21a, 12:36

Larunbatean aurkeztu zuten 2016 denboraldia

Burunda Txirrindularitza Taldeak 2016ko taldeen aurkezpena egin zuzen larunbata goizean Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Aurten 47 neska-mutiko trebatuko dira txirrindularitzan Burunda klubarekin. Eskola mailan –promesak (9), hasiberriak (12), kimuak (10) eta haurrak (4)– 35 neska-mutiko arituko dira aurten, kadeteen mailan 5 txirrindulari eta juniorretan 7. Ilusio guztiarekin ekin diote denboraldiari.

Burunda klubeko presidentea Oscar Guerrero dugu. Berarekin batera, zuzendaritzan Iñaki Lasa (presidente ordea), Gorka Mintegi (idazkaria), Ismael Perez (diruzaina) eta  Joxean Begiristain, Goyo Chamorro eta Mikel Uncilla bokalak daude lanean. Taldearen helburua, betiko moduan, neska-mutikoak txirrindularitzan trebatzea eta txirrindularitzaz gozatzea dira. Eta emaitzak etortzen badira, ongi etorriak izan daitezela. Ibarreko neska-mutikoei txirrindularitzan ibiltzeko aukera eskaini nahi die Burundak.

“Oso pozik gaude aurten taldeak duen kopuruarekin. 47 txirrindulari dira eta horietatik 10-15 berri dira. Entrenatzaileak eta gurasoak ibiltzen gara lanean. Boluntarioak gara guztiak, denen artean antolatzen ditugu entrenamenduak, lasterketak… Orain kategoria txikiekin Olaztin ari gara entrenatzen, larunbatetan, eta denboraldia hasten denean asteazkenetan entrenatuko dugu Iturmendin, hilerri ondoan dagoen bide batean. Gaztetxoak bere kabuz ibiltzen dira entrenatzen sarritan” adierazi digu Gorka Mintegik.

Helburuak zein diren, argi dute Burundan. “Lasterketak irabaztea polita da, baina guk neska-mutikoak hezi nahi ditugu, trebatu. Diziplina har dezatela, arauak betetzen jakin dezatela… pertsona bezala trebatu nahi ditugu. Lagunak egin ditzatela, talde lana egiten jakin dezatela… balore horietan heztea. Nafarroa osoan ibiltzen gara eta beste klubetako txirrindulariak ezagutzen dituzte eta lagun berri asko egiten dituzte” nabarmendu du Mintegik. Burundako txirrindulariek Nafarroako egutegian parte hartuko dute, baina kadeteek eta juniorrek Euskal Herriko hainbat probetan ariko dira ere. “Aurten juniorrek Errioxako Bueltan parte hartzea nahi dugu” adierazi du Mintegik.  


7 proba
Eskola mailan 5 lasterketa antolatzen ditu Burundak, Ziordian, Olaztin, Altsasun, Urdiainen eta Iturmendin. Horretaz gain, kadeteen mailako proba bat antolatuko dute Altsasun, Gaztetxoak Torneorako baliagarria izango dena (apirilak 24an), eta junior mailan Altsasun lasterketa bat antolatuko dute, Nafarroako Linea Txapelketa izango dena (ekainak 5). Babesleei dagokienez, eskolako taldeen babesleak Qualery, La Tasca de Don Jose eta Katealde izango dira eta kadete eta junior mailako babesleak Quesos Albeniz eta Makor. Babesleen lana bihotzetik eskertu zuten Burundakoek.

Burunda Txirrindularitza Taldea 2016.
Eskolak:
Promesak: Aimar Azanza Bergera, Xabier Curiel Peña, Izai Igeltz Irizar, Unai Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Flores Agirre, Markel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Alex Gonzalez Juanez, Ion Unai Gonzalez Mañeru eta Aitzol Hernaz.
Hasiberriak: Ekaitz Perez Barrenetxea, Ekiñe Agirre Lopez, June Etxeberria Anton, Maider Ondarra Lopez, Ion Aierbe Senar, Iker Begiristain Andueza, Pablo Senosiain Galarza, Iker Gomez Lopez, Ekain Imaz Perez, Hegoi Garcia Duran, Oihan Arregi Cano eta Asier Apaolaza Martinez.
Kimuak: Asier Etxeberria Anton, Mikel Regil Fernandez, Aitor Barandalla Granizo, Mikel Lizarraga Senar, Oier Agirre Lopez, Julen Guerrero Carrasco, Ander Villalobos Hernaz, Mikel Uncilla Aldasoro, Unax Trevejo Rodriguez eta Nahia Imaz Perez.
Haurrak: Oihan Etxeberria Anton, Ion Chamorro San Martin, Willy Torres Lucero eta Iker Mintegi Claver.

Entrenatzaileak: Ismael Perez Auzmendi eta Gorka Mintegi Mazorriaga.
Babesleak: Qualery, La Tasca de Don Jose eta Katealde.

Kadeteak: Unai Villalobos Hernaz, Josu Jaca Parrizas, Ailetz Lasa Lizarraga, Mateo Gonzalez Torres eta Marcos Pison Benito.
Entrenatzaileak: Ion Irigoien Fresneda eta Aritz Irigoien Fresneda.
Babesleak: Quesos Albeniz eta Makor.

Juniorrak: Oihan Vinagre Diego, Odei Zia Lopez, Daniel Izquierdo Sanez-Torres, Juan Riaño Lopez, Alex Uncilla Aldasoro, Asier Etxeberria Zafra eta Xabier Maiza Betelu.

Entrenatzaileak: Tomas Martinez Viedma eta Aritz Irigoien Fresneda.
Babesleak: Quesos Albeniz eta Makor.