EH Bildu topaketa irekietan lau gaiz ariko da

Guaixe 2016ko mar. 23a, 19:07

EH Bilduk Altsasu 2020 Zehazten topaketa irekiak eginen ditu apirilaren 8an eta 9an. Koalizioak haietan landuko diren gaiak herri-bozketa bidez erabaki ditu. Horretarako, udal hauteskundeen aurretik egindako topaketa irekietan ateratako gaiak izan ziren oinarria. Eta altsasuarrek proposamen gehiago egin zitzaketen.

Bozka prozesua despedituta EH Bilduk apirileko bigarren asteburuan lau gaien inguruan ariko direla jakinarazi du : alokairu soziala, Altsasuko alokairu garestiei aurre egiteko ideiak aztertzea (48 boto);  pergola, estalpe finko bat behean ekitaldiak egiteko, tamaina, kokapena... (45 boto); herriaren irudia, zer da herri garbia? Zer egin irudia aldatzeko? (41 boto) eta helduentzako janari zerbitzua, etxerako zerbitzu hori eskaintzeko aukerak aztertu.(41 boto).

Hondakinen gaiak 35 bozka jaso zituen eta parte-hartzearenak 28. Horretaz aparte, EH Bilduk 15 proposamen berri jaso dituela jakinarazi du ; “batzuk gure egunerokoan txertatuko ditugu eta beste batzuk etorkizunean antzeko formatuan lantzeko aukera emanen dugu”. 238 boto jaso ditu koalizioak eta guztiei eskerrak eman dizkie. Aldi berean, apirileko topaketan parte hartzeko deia egin du. Beharrezkoa ez bada ere web bidez izena ematera animatu du.

Proiektuak
Hemen daude kontsutatzeko.