Salazarren obran oinarritutako Ados teatroren antzezlanari saria

Guaixe 2016ko api. 4a, 16:45

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak euskarazko antzerkigintza sustatzeko ahaleginaren barruan, joan den urtean 17 antzezlan programatu zituzten. Urtero ohi denez, haietako bati Donostia Antzerki Saria eman zioten. 16. edizioan Ados Teatroren Maitasunaren ostean, maitasuna antzezlanak merezi izan du aitortza. Saria Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, martxoaren 27an, jaso zuten Victoria Eugenia Antzokian. Saritutako antzezlana Garbi Losadak idatzi eta zuzendu du, Dora Salazarren iruditerian oinarrituta. Taula gainean, Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia eta Sara Cozar aktoreek gorpuzten dute obra.

Erlazionatuak