Udalak txakurren errolda eguneratzeko deialdia egin du

Guaixe 2016ko api. 6a, 16:44

Altsasuko Udalean animalien eta herriaren arteko bizikidetza hobetzeko lantalde ireki bat sortu da aurten. Lantalde horretatik Altsasun txakurrak dituzten edo izan dituzten bizilagunei eskaera egin diete: euren maskoten egoeraren berri Altsasuko albaitariari ematea. Deialdi horren helburua da Altsasuko txakurren errolda eguneratzea da, hau da, errealitateak eta erroldak ahalik eta gehien bat egitea. Javier Ollo Martinez alkateak esan digunez, “modu horretan bai udalak bai albaitariak –bestelako zerbitzu batzuk bezala- hobeto lan egin izanen dute”.