Ikurrina jartzeko debekua aztertzeko batzar irekia

Guaixe 2016ko api. 29a, 09:45

Gaur, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak joan den astea berretsi zuen San Juan eta Zelai kaleen arteko kaleen bidegurutzean dauden mastetan ikurrina jartzeko debekua. Geure Ikurren Alde taldeak jarri zuen, Altsasuko eta Nafarroako banderekin batera,  2014ko otsailaren 23an. Orduko Nafarroako Gobernuak ikurrinaren kontra egin zuen eta orain iritsi da epaia. Auzitegiek ikurrina “Nafarroako eremuan debekatzen duen” epaiaren aurrean, Geure Ikurren Alde taldeak “gure sinboloen kontrako era honetako erasoak ez ditugula onartuko” adierazi du. Aldi berean, “gure identitatearen aldeko defentsan berresten dugu geure burua”. Epaia “inposaketatzat” jo du eta hari “herri erantzuna” emateko gaur eginen den batzar irekira gonbidatu dituzte altsasuarrak. “Bertan gure ikurren zein identitatearen defentsarako emango ditugun urratsak definituko ditugu”.

Erlazionatuak

Ikurrinik gabe

Guaixe 2016 api 21 Altsasu