Ikurrinik gabe

Guaixe 2016ko api. 21a, 10:30

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak ez du udalaren helegitea onartu eta ikurrina kentzea berretsi du.

San Juan eta Zelai kaleen bidegurutzearen ondoan hiru masta jarri zituen Geure Ikurren Alde ekimenak  2014ko otsailaren 23an. Batean Altsasuko bandera zegoen, bestean Nafarroakoa eta azkenekoan ikurrina. UPNren esku zegoen Nafarroako Gobernuak ikurrina jartzearen kontra epaitegira jo zuen eta Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 2. Epaitegiak haren alde egin zuen. Udalak helegitea jarri zuen eta Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak aurretik emandako epaia berretsi du.