Sexua antzerki amateur zikloa zabaltzeko

Guaixe 2016ko mai. 6a, 12:43

Larunbatean, 20:00etan Altsasuko Iortia kultur gunean.

Aqui hay madera antzerki taldeak zabalduko du VI. Altsasuko amateur antzerki ziloa. Dario Foren Tengamos el sexo en paz bakarrizketaren egokitzapena taularatuko du. Fok bere emazte Franca Raméren laguntzaz haiek sexua nola bizi zuten azaldu zuen. Talde iruindarrak testua berraztertu eta “umorez eta maitasun handiz” heldu dio gaiari; “ditugun zalantzengatik, tabuengatik, trabengatik jendeak sexua “ezezagun handitzat” jotzen du. Krisi eta murrizketa garaian jendeari sexua gauza oso osasuntsua dela gogoraraztea ez dago batere gaizki”. 

Komedia da taldeak taularatuko duena, sexua, abortua, hilekoa edo orgasmoa dira, besteak beste, aktoreek antzezpenean zehar aipatzen dituzten gaiak. Guztia publikoa barre eginarazteko.

Sarrerak
Emanaldi bakoitzak 5 euroko sarrera du.
Hiru emanaldirako txartelak 12 euro balio ditu.

Fitxa
Obra originala: Dario Fo.                  
Egokitzailea eta zuzendaria:Ana Maestrojuan.
Zuzendari laguntzailea: Juan Sansegundo
Aktoreak:Santiago E. Torre Murga (1. hizlaria)
Mª Sagrario Mugueta Lopez, Iralko (2. hizlaria)
Miguel Angel Lerga Encinas (3. hizlaria)


Zikloko egitaraua
Egitaraua
Maiatzak 7
Tengamos sexo Iruñeko Aqui hay madera taldea. 

Maiatzak 14
Urtsua, leyenda de luz y niebla Zarrapastra teatro talde iruindarra. 

Maiatzak 21
La casa de Bernarda Alba Villafrancako Caricaturas antzerki taldea.

Erlazionatuak