Mendezek erakusketa despeditzeko festa antolatu du

Guaixe 2016ko mai. 6a, 11:46

Larunbatean, 19:30ean Altsasuko Iortia kultur gunean.

Txefo Mendezen Joan etorriko bidaiak erakusketa domekan despedituko da. Zurez eta banbuz egindako eskulturak eta koadroak dira nagusi erakusketan. Erakusketak ez zuen mustutze ekitaldirik izan, baina bai itxiera festa. Mendezek emanaldi akustikoa prestatu du biharko. Bero altsasuarra, Jone olaztiarra, Unai eta Iruñeko beste musikari batzuk poesia, gitarra eta abestiak eskainiko dituzte. Tea dastatzeko aukera izanen da ere.

Erlazionatuak