Erkudengo Ama abesbatza eta Altsasuko musika eta dantza eskolako eskolania Emusik-en

Guaixe 2016ko mai. 6a, 19:56

Europako kultur hiriburutzaren programazioaren barruan Donostiak XII. Europako Musika Eskolen Jaialdia, Emusik 2016, hartu du. Europa guztitik etorritako musika eskoletako taldeak Euskal Herrian barna aritu dira jotzen. Altsasun baita. Koloniako (Alemania) Rheinische Musikschule Kölnde musika eskolako gazte haize orkestra sinfonikoarekin batera Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako batukadak, konboak eta eskolaniak eta Erkudengo Ama abesbatzak kontzertua eskaini dute. Azken bi horiek kantu honekin abiatu dute euren saioa.

Erlazionatuak