Punk-roka eta hip-hopa plazara!

Guaixe 2016ko mai. 13a, 14:09

Larunbatean, 23:00etan, Altsasuko plazan.

Frenetik taldeari Guillotina diskoaren aurkezpen birak Altsasura ekarri du bigarrenez. Joan den urtean gaztetxean aritu zen Xabi Seco baju-jotzaile altsasaurraren taldea eta bihar plazan ariko dira euren hard-core melodikoa eta punk rock doinuak zabaltzen. Gazte 2 Aste egitarauaren barruan Frenetik-ek Raperos de Emaus eta The Titanians taldearekin partekatuko du oholtza. Distinto Frasco EPa aurkeztera heldu dira azken horiek. Raperos de Emausek 10 urteko ibilbidea du hip-hop-a lantzen. Samplerrak eta bateria programatuak bazterrean utzi eta jendaurrera The Titanians taldeko musikariekin agertzen dira. Betikoa, baina beste ontzi batean; zortzikoteak eskainita.

Erlazionatuak