Gaurko eta atzoko Txaston

Guaixe 2016ko uzt. 22a, 13:21

Larunbatean, 23:00etan, Altsasuko Urtzi tabernan

Txaston taldea 1982an sortu zen eta ordutik ari dira musikan. Arbizuko Izarra jatetxean ezkontzak girotzen aritzen dira baina, bihar, Altsasuko Urtzi tabernagatik ordezkatuko dute. Emanaldia garagarrilaren 18rako aurreikusia zegoen, baina eguraldiagatik atzeratu behar izan zuten. Gaur egungo Txaston taldea izanen da eszena-tokian lehenik. Mexikar doinuez osatutako errepertorioa eskainiko dute. Horretaz arduratuko dira Roberto Cristobal (bateria) eta Patxi Artigas (gitarra), Longi Andueza (gitarra), Luis Fernando Andueza (baxua) eta Juanjo Mintegi (teklatua).

Dantzarako eta kantarako doinuen ondoren, taldetik pasa diren kideak oholtzara igoko dira eta 80 hamarkadako doinu ezagunak eskainiko dituzte. Taldean hasieratik dauden bi talde kideekin batera, Cristobalekin eta Artigasekin, Juan Velez (gitarra), Javier Del Rio (baxua), Mari Jose Gil (ahotsa) eta Iñaki Erbiti (teklatua) ariko dira.

Erlazionatuak