Arroz aleen ekarpena

Guaixe 2016ko ira. 8a, 19:01

Joan den urtean jenda poliki hurbildu zen karpan arroz desbedinak dastatzera.

Altsasun dauden kultura eta herrien arteko topagune “bikaina” izan zen joan zen urtean Munduko Arrozak egitasmoa. “Arrakasta” haren ondoren, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Altsasuko Herri Mugimendua Munduko Arrozak saioa berriro antolatzea erabaki dute. Festen egitarauaren barruan, Zubeztia plazan jarritako karpan izanen da, hilaren 18an, igandean, 11:00etatik aurrera.  

Hara joaten direnek Senegalen, Ganbian, Marokon, Valentzian, Altsasun eta beste hainbat tokietan arroza nola prestatzen den ikusteko eta ikasteko aukera izanen dute. Horrekin batera, karpan henna tailerra izanen da, nahi dutenek euren eskuak produktu horrekin edertzeko. Immigrazio Zerbitzuak, bestetik, sentsibilizazioa eta hausnarketarako tartea prestatuko du eta errefuxiatuek Grezian bizi duten egoera nolakoa den ezagutzeko aukera izanen da. Sorpresak ere iragarri dituzte. Antolatzaileek altsasuarrak eta bisitariak ekimenean parte hartzera gonbidatu dituzte.

Arroz sukaldari izan nahi?
Munduko Arrozetan zure errezeta jendaurrean prestatu nahi duzu? Antolakuntza errazteko hots egin 648 070 710 telefonora edo immigrazioa@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatzi.

Erlazionatuak