Musikak gatibu hartzeko prest

Guaixe 2016ko ira. 16a, 11:38

Gaur, 23:00etan, Altsasuko Iortia kultur gune parean.

Alex Sarduik (ahotsa), Gaizka Salazarrek (bateria), Mikel Caballerok (baxua) eta Haimar Arejitak
(gitarrak) osatzen dute Gatibu taldea. Laukoteak Altsasuko festetan gehien itxarondako emanaldietako bat eskainiko du gaur. Euren seigarren diskoa, Euritan dantzan, aurkeztuko dute. Erraz harrapatzen duten doinu zuzenez hornitua, pop eta rock klasikoan iradokitutako gitarra zoli eta orekatuek gorputza astintzen laguntzen duten baxu eta bateria borobilekin sinbiosia da.

Kontzertuaren aurretik, 19:00etan, Gatibuko abeslari Alex Sarduik www.guaixe.eus bidez egindako galderak erantzunen ditu. On-line elkarrizketan parte hartu eta galdera egin nahi duenak web orrian sartzea besterik ez du.