Elkarrizketak on-line

Alex Sardui-ri online elkarrizketa

Guaixe 2016ko ira. 16a, 19:14
Alex Sardui-ri online elkarrizketa

Gatibuk kontzertua eskainiko du Altsasun ostiralean. Estudioan eta zuzenekotan murgilduta dabilen arren, agendan leku bat eskaini die Guaixeko irakurleei eta Guaixeren bulegora gerturatu da ostiralean, 19:00etan, zuek bidalitako galderak erantzutera.

1. Arratsaldeon Alex! Sakanara etortzen ausardia izan duzu?
Guaixe

jajaja....beti da plazerra etortzea.zakana gure parte txiki bat izenda ta izango da guretzat

2. "Euritan dantzan"... eta gero dutxa bat hartu behar euria zikinkeriz beteta dagoelako?
Basoa

euriak barrutik ez gaittu garbitzen baia arima refreskatu egiten dau.
egia da euria ez dagoela garbiegi baia ez dago arazorik.

3. Ikusi dezu Bilboko orkestra batek zuen Euritan Dantzan abestiaren egin duen bertsio sinfonikoa (https://www.youtube.com/watch?v=wgZMCESS8l8) ? Zer iruditzen zaizu?
Aitor Garin

ez,ez dot ikusi baia inoiz egin dogu holakorik (Hernaniko bandarekin)
ondo dago......baia larregi barik.Musika estiloak fusionatzea beti da aberatsgarria.

4. Txulufrina eta arrosa diskoan San Juan kantaita abestu zenuen. Zer moduz moldatu zinen Urdiaingo euskaran? Gogoan duzu kanta? Gaur kantatzeko moduan?
Burundarra

ba.....gustora.Urdiango euskera,euskera ederra da!!!!
gogoan daukat kanta eta noizbeinka entzuten dot.
ez.....gaur ez dogu joko abesti hori.

5. Altsasun bolo bolo dabil oso kontzertu garestia izango dela biharkoa eta udalak dirua hor gastatzea alperrikakoa dela. Ni ez naiz iritzi horretakoa, pozten naiz zuek egon izanaz baina nola esan Altsasuar horiei mereziko duela zuek ikustea, entzutea?
Lore

onena beraien begiekin ikustea izengo da.
badakigu ez dala merkea baia gendea badator onura izengo dau herriek.
ez da bakarrik musika.Altsasuko taberneruak seguru beste iritzi batekoak direla.

6. Euritan dantzan ibiliko gara bihar? Zeu zeu zeu izango zara bang bang txiki txiki bang bang arituko zarena? Eskerrak eman udalari zuek bezalako talde bati Altsasuko plaza uzteagatik.Gora zuek!!
Mai

posten naz zure gustokoak izetea.
guk be eskerrak emon nahi deutsoguz udalari eta Altsasuko gendeari.
ondo pasatuko dogu.....gogotzu gatoz eta!!

7. Bang bang, run run...onomatopeyak gustuko edo errazaldera jotzen duzue kantak belarrira erraz egokitu daitezen?
Eli

ez horregaitik.
onomatopeyak eguneroko euskeran erabiltzen doguz eta normaltasun horregaz erabiltzen zailatzen gara.
egia da uko ez deutsogule egiten.

8. Zer moduz dago rokanrola Euskal Herrian? Osasuntsu? Eta zuek? Zertan zabiltzate? Kanta berririk ba al duzue eskuartean?
Maritxu

rokanrola euskalerrian bizirik dago!!!
biziago behar luke baia oraindik espiritu aske bat da.
gu.....estudioan sartunda gagoz eta Durangoko azokarao prsizengo da.

9. Exkixu, Gatibu... Urte luzeak Euskal Herriko giroa berotzen. Nola egokitzen da bat momentuko gustu edo joerei? Edo rocka moda guztien gainetik dago?
Mai

joerak.....hori dira joan etorriak!!!!
guk geure linea jarraitzen dogu tendentzieri kso larregirik egin barik.entzu egiten dogu eta ikesi be bai baia gureari uko egin gabe.
niretrzat roka da musika perfektoa!!!!

10. Denon beldurra da joko duzue edo betan behera geldituko da kontzertua?
Eneida

ez.......jo egingo dogu edozerren ganetik!!!!

11. Aupaaaa Gatibu!!! Ze gaurkoan al mal tiempo buena cara ez??? Leku alternatiborik?? Eskerrikasko.
Nagore

bai bai.lasai etorri!!!!!!

12. Asaldeon! Dukagun egualdiekin, ze esperozu altsuarren partez, dana emanda yotia euritan dantzan, o barrua sartzia ikeatuik?
Ainara Galartza

Naparrak ez dire errez beldurtzen.
nere uztez......busti egingo ginateke......ta gustora ganera!!!

13. Aukera zabala izanda... ze afaltzen du Gatibuk holako kontzertu berezi baten aurretik?
Amaia

jajajajajajaj!!!!
afaldu segun ze ordutan joten dogun.
beti suabe ginera.normalean plater konbinatu bat edo horrelako zerbait.

14. Askatasuna kantetan bakarrik, ez duzue izanen, ezta?
Basoa

ez.askatasuna barnean eraman behar da eta berarekin bizi.
euskaldunak horretan jaioak gara.ASKO MAITE DOGU GURE ASKATASUNA!!!!

15. Maite ditut, maite... artasoroak, larreak... denak berde berdeak!!!
Basoa

MUSUKATZEN DITU HAIZEAK
FALTAN BOTATZEN IZATEN DITU BIHOTZAK
KOLOREDUN BASO TA MENDIAK.
LEHOR EDO BUSTI....BETI GEUREAK!!!!!!

Agurra

1000 esker danagaitik
gogor jarraittu eta eutsi goiari.
besarkada bat danori eta gora Naparroa!!!!