Konponketa lanak Aita Barandiaran egoitzan

Guaixe 2016ko urr. 16a, 12:04

Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentziak Aita Barandiaran adinduen egoitzan konponketa lanak eginen ditu. Zehazki, sarrera gaineko terraza iragangaitz bihurtzeko lanak eta ate pareko egongelako leihoak aldatuko dituzte. Lanek 25.000 euroko aurrekontua dute. Egoitzak apirilaren 30ean 25 urte bete zituen. Hori dela eta hilaren 26rako jardunaldi bat izanen da Altsasun.