Altsasuko zinegotzi sozialistek bart udalak onartutako adierazpena babestu zuten, Geroa Baiko eta Goazen Altsasukoekin batera. Gaur goizean Nafarroako sozialistek Altsasuko kideen atzo udal adierazpena onartzerakoan izandako jarrera baliorik gabe utzi dute. Sozialista nafarren zuzendaritza ez dago adierazpeneko bosgarren puntuarekin ados. Hartan zera irakur daiteke: "gertakarien ondoren Guadia Civilak Altsasun izandako presentzia ugaria arbuiatu du. Presentzia horrek ez du elkarbizitza giroa sortzen laguntzen".
PSNko zuzendaritzak berretsi du “agenteek eta haien bikoteek jasandako erasoa kondenatzen” dituela. Parlamentuan onartutako adierazpenak gogorarazi ondoren, Guardia Civilari babes publikoa azaldu dio berriro. “Sozialista nafarrak, beti egin dugun moduan, elkarbizitza baketsurekin, errespetuarekin, askatasunarekin eta demokraziarekin konpromisoa adierazten dugu. Eta delitua prebenitu eta jarraitzen dutenen lana aitortzen dugu”.