Mazkiaranen Mari Lekeition

Guaixe 2016ko urriaren 20a

Film laburrean parte hartu zutenak, haren aurkezpen egunean.

Lekeitio Euskal Zine Bilera igandean hasi zen eta larunbatean despedituko da. 39. edizioan 32 lan proiektatuko dira: 11 profesional eta 21 amateur. Azken sail horretan aurkeztu du Yolanda Mazkiaran Zelaiak Mari film laburra. Lan hori gaur, 19:30etik aurrera, Ikusgarri zinema aretoan ikusgai izanen da. Euskal Herrian euskara hutsez egiten den zinema jaialdi bakarra da. Bi helburu ditu: batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten laguntzea, eta, bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izatea

Erlazionatuak