Antzerki trukearen bidetik

Guaixe 2016ko urr. 21a, 14:19

Tarima Beltzak Falstaff no cree en la otra vida antzezlana Amurrion jokatuko du larunbatean, Amurrio Antzokian, 20:00etan. Emanaldi hori hango Aimara antzerki taldearekin sortutako elkartrukearen fruitu da. Amurrioarrak ilbeltzaren 28an bueltatuko dute bisita. Nafarroako taldeekin elkartrukeak egiten sei urte eman ondoren aurten hasi da Tarima Beltza taldea beste erkidegoetako taldeekin trukeak egiten. Castro Urdialeseko eta Abadiñoko taldeekin esperientzien ondoren segida du.

Erlazionatuak

Falstaff delako hori

Guaixe 2016 urt 29 Altsasu