Ferietako liskarraren kontura identifikatuak izan diren sei gazteak euren borondatez Iruñeko 3. zenbakidun Instrukzio Epaitegian aurkeztu ziren atzo. Mari Paz Benito epailearen aurrean deklaratu nahi zuten, baina epailea ez zegoen zaintzan. Gaur harekin komunikatzen saiatuko dira seiak. Antza, neska batek ere borondatez azaltzeko asmoa du, baina atzo ezin izan zuen. Guardia Civilak egindako liskarraren atestatuaren arabera, ustez, seiek parte hartu zuten.