Arnanzen industria-ondarearen erakusketa Zizur Nagusian

Guaixe 2016ko aza. 4a, 10:18

Gaur mustu, 19:00etan, eta hilaren 27ra arte izanen da ikusgai kultur etxean, lan egunetan 19:00etatik 21:00etara eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

Aurri egoeran dauden lantegi zaharrak edo haietatik gelditzen diren egiturak. Horiekin margo sail bat sortu zuen Koldo Arnanzek eta Keinu bat iragan industrialari erakusketa osatu. Tamaina handiko eta ertaineko koadroetan jaso du industria ondare hori Arnanzek. Margolari altsasuarrak, argazkietatik abiatuta, teknika mistoa erabili du sail hori sortzeko. Olioa erabili du gehienetan, baina collagea edo grafitoz sortutako lanak ere badaude. Gaurko mustutze ekitaldian Iñaki Auzmendi kantari etxarriarrak kantatuko du. Erakusketa bera duela urte bat Iruñeko Kondestable jauregian ikusgai izan zen.

Erakusketaren osagarri gisa, V M Egia Astibiaren hitzaldia izanen da: Nafarroako industria-ondarea, ahaztu handia. Hitzaldia azaroaren 9an, asteazkenean, izanen da, 20:00etan.

Erlazionatuak