Geroa Baik mehatxu pintaketak salatu ditu

Guaixe 2016ko aza. 8a, 11:56

Geroa Baik Koxka tabernan agertutako pintada falangistak arbuiatu ditu. Koalizioak elkartasuna eta babesa azaldu die tabernan lan egiten duten pertsonei, “azken astetan denetariko mehatxuak jasotzen ari baitira”. Geroa Bairendako bai Javier Ollo Martinez alkateak bai tabernako langileek jasotako mehatxuak “gizarte demokratiko batean onartezinak dira eta elkarbizitzan egiteko dagoen bide luzearen adibide dira”.