Atxiloketak Altsasun eta elkarretaratzea arratsaldean

Guaixe 2016ko aza. 14a, 13:43

Dagoeneko 8 dira gaur goizean atxilotutakoak eta guztiak Madridera eraman dituzte deklaratzera. Badirudi arratsaldeko 19:30etatik aurrera deklaratzen hasiko direla. Eguerdian Altsasun elkarretaratzea izan da udaletxearen aurrekaldean eta arratsaldeko 19:00etarako beste elkarrateratze bat deitu da.