Parlamentuak aho batez onartu du udalarendako 158.000 euroko kreditu berezia

Guaixe 2016ko azaroaren 17a

Nafarroako Parlamentuak gaurko osoko bilkuran aho batez onetsi duen foru legearen bidez Arbizuko Udalari 158.000 euroko kreditu berezia ematea. Utzubar industrialdearen 3 faseko berdegunean, 4x4 proba egiten den tokian, lurrak ondoko larreetara irrist egin zuen eta ondoko enpresa kaltetu aurretik udalak lur mugimendua gelditzeko harri-lubeta egin zuen. Baina inbertsio handiegia zenez, gobernuari diru-laguntza eskatu, lege bidean eginda, orain jasoko du. Udalak egindako inbertsioaren %80 izanen da jasoko duena.