Altsasutik Antzerkiñora

Guaixe 2016ko aza. 18a, 14:12

Tarima Beltza antzerki taldeak Abadiñoko II. Antzerki Jaialdian, Antzerkiñon, parte hartuko du bihar. Ziklo horren barruan azaroko asteburu bakoitzean talde amateurren emanaldi bana iragarri dute. Altsasuko taldeak Falstaff no cree en la otra vida antzezlana jokatuko du. Francisco Javier Gil Diez-Condek William Shakespearek Enrike IV. Obratik hartu zuen Falstaff pretsonaia; erregearen sasiko seme Hal printzearen bufoi potoloa, lagun borrokazalea, festazalea, andrezalea. Tarima Beltzak emakumezko bihurtu du, Mari Muxarra.

Nafarroako taldeekin elkartrukeak egiten sei urte darama Tarima Beltza taldeak eta aurten beste erkidegoetako taldeekin bide hori jorratzen hasi da. Amurrion izan ziren, orain Abadiñon eta aurreago Castro Urdialesen.

Erlazionatuak

Falstaff delako hori

Guaixe 2016 urt 29 Altsasu