ELA eta LAB sindikatuek “Altsasuko herriaren aurka eramaten ari den kanpaina” salatu nahi dute. Bi sindikatuek Altsasuko Udalak onartutako agiriarekin bat egin dute eta, ondorioz, larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Horrekin batera, lan zentro guztietan ostiralean mobilizatzeko deia luzatu diete langileei: “gosari edo deskantsu garaian atxilotutakoen senitartekoei eta Altsasuko herriari elkartasuna adierazteko ekimenak” bultzatzeko eskatu diete langileei.
Egiten diren kontzentrazioak edo argazkiak #Altsasu lelopean egitea eskatu dute ELAk eta LABek. Eta sare sozialetan #Altsasu hastag-a erabiliz zabaltzea eskatu diete langileei. Baita altsasuelkartasuna@gmail.com e-posta helbidera bidaltzea ere.